XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hemen kontutan hartzeko bi gauza daude: - Lenin-ek autodeterminatzearen teoria atera zuenean, une historiko oso ezberdin bat zela kontutan hartu behar dugu, Europako Nazio-Estaduak sortu berriak zirelako (edo sortzen ari ziren) eta kapitalistek ziren erabakitzen zutenek mugan non eta nola ipini barrengo merkatuarentzat etabar.

Une hontan, beraz, nazio arazoa ez zegoen sozialist gizarteari edo klaserik gabeko gizarteari lotuta.

Horregatik Lenin NAZIO edo HERRIEN eskubidez jardun zen eta ez esplotatuen eskubideaz.

- Historian zehar eta Europako ezkerreko alderdi politikoen aldetik, autodeterminatze honen eskubidearen esanahia aldatzen joan da, eta azkenik botazio edo erreferendum bat bezala ulertuaz, eta honekin ahaztuaz: - Lenin-ek zioen beste esanahiak.

- Autodeterminatzearen eskubideak URSS-en porrot egin zuela, ez zutelako praktikara eraman nazio zapalduen benetako berdintasuna edo benetako askatasun eta berdintasunean egotea, nazio dominatzailea Rusiatar handia zapaltzaile zelako eta gerorago ere dominatzaile izaten jarraitu zuelako.

- Lenin-ek teoria hori atera zuenean, euskal, bretoiniatar, galego, etabar nazio zapalduen kasuak ez zituen ezagutzen, pentsaturik Espainia eta Frantzia (eta ia Europa, guztia) nazioak zirela eta ez multinazional Estaduak.

Gauza hauk denak kontutan hartuaz gero, galde dezakegu ea zuzena den ala ez gaur egun autodeterminatzen hontaz teorizatzea eta nazio zapalduen irtenbide egokiena balitz bezala teoria hau onhartzea.

Eta uste dugu EZ DELA EGOKIA.